XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Banoa, beste harrapakin bat...

Gauza hotz eta sakon horrek ez segitzeko esaten dit.

Nahasturik nabil, baina ez dut okerrik egiten.

Behin eta berriz, okerrik egin gabe...

Bai, makina bat bezala.

Jada ez dut gozatzen hilketekin.

Zergatik hiltzen ditut?

Ez dakit. Beti bezala.

Ez dut gogoan zergatia...

Odola nabari dut aurpegian.

Odolaren beroa.

Aurpegia ebaki dit emagaldu horrek.

Euria. Pekatuak garbitzen ditu.

Garbia nago pekatuez.

Heldu da ordua.

Ez dut sentipenik nabari.